Olatz Izagirre urnietarra, Carlos Renedo, Asier Coloma eta Gaizka Likona atxilotu zituen herenegun Frantziako Poliziak Lapurdin, eta atzo espetxeratzeko agindua eman zuen Paueko fiskalak (Frantzia). Laurak Muret Seysses espetxean (Frantzia) sartu zituzten. Datorren asteartean egingo diete Espainiaratzeko euroaginduaren epaiketa, AAMk jakinarazi duenez.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!