11:00etan meza ospatuko da ermitan. Bertan izango dira Alboka abesbatzako kideak eta Amalur eskolako trikitilariak meza kantuz laguntzen.
12:30etatik aurrera herri kirolak ikusteko aukera izango da ermita kanpoaldean eta, ostean, bikotekako lehia bizia.
Mugertza semea eta beste aizkolari baten arteko norgehiagoka egongo da eta harri-jasotzen, Telleria anaien, Urtzi eta Iraitzen artekoa.
Bikotekako lehian egin beharreko lanak enborrak aizkoraz moztu, harria jaso eta enborrak trontzatu.
Lasarte-Oriako Bertso-eskolako Patxi Etxeberria eta Zigor Iriondo ere bertan izango dira bertso batzuek kantatu eta giroa alaitzeko.
Honetaz gain, goiz guztian zehar, Amalur eskolako gaztetxoek beren doinuekin erromeria girotuko dute.
Aterpean, gainera, tabernatxoa egongo da salda, pintxo eta edariekin erromeria nahi den adina luzatzeko.
Azkorteko erromeria Ttakun Kultur Elkarteak antolatzen du eta Udaleko laguntza jasotzen du.
Autobusa
Astelehenean Urnietatik izan bezala autobusa jarriko da goizeko 9:00etatik aurrera Lasarte-Oriako erretiratuen elkarte aurrealdetik abiatuko delarik. Kontuan izanik kotxez bertaratzea debekatuta izango dela, urnietarrentzat aukerarik onena oinez igotzea izango da.