Bihar, maiatzaren 8an, Urnietako San Juan plazan (udaletxe ondoan) prentsaurrekoa izango da goizeko 11:30etan. Olatz izagirreren senide, lagun eta herrikideek prentsaurrekoa egingo dute, Olatzek bizi izan duen egoera eta bere atxiloketa salatzeko, bai eta honen aurrean eskakizun zehatzak luzatzeko ere.
Frantziako segurtasun indarrek, Polizia Nazionalarekin elkarlanean, ihes egindako SEGI gazte erakundeko lau kide atxilotu dituzte Lapurdin, horien artean Azpeitian bizi zen Olatz Izagirre Sarasti urnietarra. Berarekin batera, Carlos Renedo atxilotu dute Donibane Lohizunen, Asier Coloma Hendaian eta Gaizka Likona Ziburun. Espainiako Polizia 2009ko azaroan saiatu zen lau gazte horiek atxilotzen, gazte independentisten aurkako sarekadan.