Haurreskolak, deialdiak Urnietan eta Andoainen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko mai. 6a, 19:58

Haurrak haurreskolan izena emateko  deialdia zabaldu da bi herrietan

URNIETA
Haurrak haurreskolan izena emateko  deialdia maiatzaren 3an ireki zen. Deialdi horretan izena ematen duten haurrak iraila eta urrian hasiko dira haurreskolan. Eskaerak egiteko epea maiatzaren 14ra bitarte zabalik egongo da.
Izen-emate eskaera egiteko inprimaki-eredua eta informazio orria, haurreskola eraikuntza bertan jaso behar dira.
Ordutegia: goizean 8:30-11:00 bitarte. Informazio gehiago: 943 334 036.

ANDOAIN
Galardi Haur Eskolan (0-2 zikloa), 2010eko irailatik abendura bitartean haurra eramateko interesa duten gurasoei matrikula epea maiatzaren 31tik ekainaren 9ra, biak barne, irekiko dela jakinarazi zaie. Izena emateko 10:00-13:00 eta 16:30-20:00 orduen artean Bastero kulturgunetik pasa beharko dute.
Aurkeztu beharreko dokumentazioan: 2009ko Errenta Aitorpenaren kopia. Eskaera egiterako garaian aitorpena egina egon beharko du.
Gurasoei jakinarazi nahi zaie haurreskola ezagutzeko ate irekien egunak maiatzaren 17a, 18a eta 19a izango direla.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!