Perkurnietak aurten osatu du taldea herriko zenbait lagunekin. Taldean zortzi perkusionista daude eta abestiaren arabera taldekide batzuk edo guztiek batera parte hartzen dute. Estilo ugari jorratzen dituzte: klasikoa, etnikoa, rocka…
Jokin Agirre, Ane Arregi, Mikel Artola, Benito Davila, Dani Gomez, Jon Iturbe, Jon Mikel Lomeña eta Jon Moreiro dira taldeko kideak. Zuzendari lanetan Karlos Alkala dabil. Instrumentu ugari erabiltzen dituzte; bateria, xilofonoa, yembeak, txindatak, bonboak, marakak,... “Udalak datorren urteetan musika eskolari falta zaizkion instrumentuak erosten badizkio talde egonkor bat izatera iritsiko da”, zuzendariaren arabera. Musika eskolan egiten duten lana erakutsi nahian perkusioaren erritmoek kultur etxea alaituko dute maiatzaren 30ean. Duela bi urtera arte Urnietan ez zegoen perkusioa lantzeko talderik herriko musika eskolan eta, beharraz jabetuta, hainbat lagun elkartzen hasi zen taldea osatzeko asmotan. Perkurnietak Urnietako musika eskolan du entsealekua. Partaide guztiak musika eskolako ikasleak dira. Ongi etorria Perkurnietari!
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!