Estanis Amutxastegi alkateak eta Petri Romero Sustapen Ekonomiko, Enplegu eta Gazteriako zinegotziak sormena eta ekintzaletasuna sustatzen duten programa eta ikastaroetan egindako lana aintzatesten duen diploma emango diete Andoaingo ikasleei.
Aita Larramendi Ikastolako (46), La Salle-Berrozpeko (44) eta Zine eta Bideo Eskolako (8) ikasle dira omenduko direnak.
Aita Larramendi Ikastolako ikasleek “Klik eta Klik” eta “Kosmodisea” lehiaketetan parte hartu dute, La Salle-Berrozpekoek, berriz, “First Lego League” eta “Eskola enpresak” EJE programetan, eta Zine eta Bideo Eskolako ikasleek “60 segundos que refrescarán tu mundo” film laburren lehiaketan.