Batzar berezia Adunako udaletxean, bihar osteguna

Bihar, osteguna (maiatzak 6), Adunako Kultur Aretoan, 15:15etan, Herri-Eskolak eta Udalak ikasturte amaierako Eskolako Agenda 21en batzar berezia antolatu dute. Aldi berean, ikasleek eskolak uraren gaian bere gain hartuko dituen konpromisoak deskribatu dizkiete udal ordezkariei eta horrekin batera, herri mailan ura modu arduratsuan kudeatzeko zenbait proposamen ere aurkeztuko dituzte.

Adunako Herri Eskolak 2007-2008 ikasturtean Eskolako Agenda 21 hezkuntza programarekin bat egin zuenetik, hondakinen arloa, ekitate gabeziaren gaia eta uraren gaian landu dute ikasleek. Ikasturte honetan zehar ura natur baliabidearen eta urari lotutako ekosistema ezberdinen gaia jorratu dute Adunako Herri-Eskolan, Eskolako Agenda 21 egitasmoan parte hartzen duten eskualdeko gainerako eskola zentroekin batera.  
 
Urari lotuta, ikasturte honetan zehar eskola zentroaren uraren diagnosia egin dute ikasleek eta baita urarekin lotuta udalerriko kale-ikerketa ere. Horrekin batera, natur baliabide hau aurreztu eta arduratuz kontsumitzeko sentsibilizazio nahiz komunikazio ekintzak ere garatu dituzte ikasturte osoan zehar (besteak beste, eskolako Txoko Berdea urari buruzko galdera-erantzunen lehiaketa bat antolatu dute). Aipatu guztiaren laburpen bat egin eta udal ordezkariei uraren inguruan ikasitakoa aurkezteko asmoz, bihar, osteguna (maiatzak 6), Adunako Kultur Aretoan, 15:15etan, Herri-Eskolak eta Udalak ikasturte amaierako Eskolako Agenda 21en batzar berezia antolatu dute. Aldi berean, ikasleek eskolak uraren gaian bere gain hartuko dituen konpromisoak deskribatu dizkiete udal ordezkariei eta horrekin batera, herri mailan ura modu arduratsuan kudeatzeko zenbait proposamen ere aurkeztuko dituzte.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!