Eskualdeko atletak Sanjuandegiko IV. Mendi Lasterketan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Pasa zen larunbatean egin zen Azpeitian Sanjuandegiko Mendi Lasterketaren IV. edizioa. 60 izan ziren helmugaratu ziren lasterkariak eta irabazlea Enekoitz Aizpuru azpeitiarra izan zen 0:57:02ko marka eginez. Bigarren, Hassan Ait billabonarra sailkatu zen 0:57:09ko denbora eginda, eta hamabigarren postuan, Jon Urdangarin urnietarra, 1:08:13ko denborarekin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!