Larraiñen izan ziren herritarrak, apirileko azken asteburuan

Asteburu dotoreaz gozatu zuten larrauldarrek Iparraldean. Larraiñeko maskarada bertatik bertara ikusi eta ezagutzeko asmotan joan ziren eta bidaia aprobetxatuz, beste hainbat txoko ezagutzeko aukera ere baliatu zuten.

Larunbatean, Santa Engrazin hartu zuten ostatu baina aurrez, Maulen barrena ibilalditxoa egin zuten. Igandean berriz, Larraiñen izan ziren maskarada ikusten. Aurtengo azken maskarada zen eta momentu hunkigarriak bizitu zituzten berataratutakoek.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!