Katea Etxea Gaztelekurako logotipo lehiaketaren sari-ematea

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko mai. 4a, 20:08

Gaur arratsaldean, udaletxeko batzar gelan banatu dituzte 'Katea Etxea' Gaztelekuaren logotipoa aukeratu ondoren, irabazleentzako sariak. Maialen Abaigar zinegotzaiak adierazi duenez, guztira lau lan aurkeztu ziren lehiaketara lehen deialdian, "lehen aukeraketan aurrera egiten zuten hiru egileei tutoritza eskola eskaintzeko asmoa zen hasieran, baina lau gazte soilik aurkeztu zirenez, guztiei eman zaie eskola hori". Artitadetó elkarteko Patricia Gómezek zuzendu zuen eskola eta saioaren ondoren, hasieran baino lan landuagoak aurkeztu zituztela jakinarazi du. Saiatu zirela. Bide horri eutsiz gero, lan politak egingo dituztela nabarmendu du aurrerantzean ere. Hara hemen saridunen zerrenda:

Tutoretza saioa eta gero, lehiaketara aurkeztutako lau lagun horiek sei logotipo aurkeztu zituzten. Helga Massetani eta Patricia Gómez Artitadetó elkarteko kideak, Maialen Abaigar zinegotziak eta M. Carmen Bustillo gazte informazioko teknikariak osatu zuten epaimahaia eta sei lanak aztertu eta puntuatu ondoren, hauexe erabakia:

1.- Andoni Mosqueira Martin

2.- Ane Chaparro Ibarguren (lehen finalista)

3.- Ander Chaparro Ibarguren (bigarren finalista)

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!