Haurrak haurreskolan izen-emateko deialdia maiatzaren 3an ireki zen. Deialdi honetan izen-ematen duten haurrak iraila eta urrian hasiko dira haurreskolan. Eskaerak egiteko epea maiatzaren 14ra bitarte zabalik dago.
Izen-emate eskaera egiteko inprimaki-eredua eta informazio orria, haurreskola eraikuntza bertan jaso behar dira. Ordutegia: goizean 8:30-11:00 bitarte. Haurreskolako telefono zenbakia: 943 334 036.