Behar-Zana elkartearen 64. urteurrena

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko mai. 3a, 19:12

Behar-Zana elkarteko kideak elkartearen 64. urteurrena ospatzeko lanetan ari dira. Pepo Alonso idazkariak jakinarazi duenez, afarirako nahiz ondorengo danborradan parte hartzeko izen-ematea abian da. "Urtero bezala Villabonako Behar-Zana elkarteak bere urtemugaren festa ospatuko du datorren ekainaren 5ean eta 6an. Elkartearen 64. urtemuga ospatzeko antolatu den afarian parte hartu nahi duen bazkidea, egoitzan jarrita dagoen zerrendan apunta daiteke, ekainaren 3ra arte. Bazkide direnek maiatzaren 3tik aurrera eman dezakete izena; bazkideak ez direnek, berriz, maiatzaren 24tik aurrera aukera izango dute, beti lekurik balego. Era berean, afaldu osteko danborradan parte hartu nahi duena ere apunta daiteke, lehen aipatutako epeak errespetatuz".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!