Ikastetxeak bertsotan jaialdiak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko mai. 3a, 19:07

"Ahozkotasuna eta Bertsolaritza" proiektua ikasturtearen amaierara helduta,  aurreko urteetan bezalaxe, herri mailako "Ikastetxeak Bertsotan" jaialdiei ekin diote. Urtean zehar egindako lanaren erakusleiho modura, herriari irekiak diren saioak antolatzea dute helburu, herri bakoitzeko ikastetxeak elkarrekin oholtza, frontoi, areto edo plazaren baten elkartu eta urtean zehar egin duten lana borobilduz ikuskizuna eskaintzea.

Gaur hasita, ekainera arte luzatuko dira jaialdiak. Guztira 70 jaialdi Gipuzkoako 45 herritan banatuta. Jaialdi horietako protagonistak Gipuzkoako ikastetxeetako 113 taldetan banatuta dauden 8030 ikasle izango dira. Gehientsuenak Lehen Hezkuntzako 4, 5 eta 6. mailan diharduten ikasleak dira, hala ere bertan izango dira gaztetxoagoak edo DBHko talde batzuk ere. Hara eskualdeko jaialdien egitaraua:

-Aduna: Maiatzak 4, asteartea. Udaletxeko aretoa, 18:00.

-Urnieta 1: Maiatzak 11, asteartea. Egape ikastolako pilotalekua, 17:30.

-Urnieta 2: Maiatzak 13, osteguna. Salesiar ikastetxea, 17:30.

-Amasa-Villabona: Maiatzak 18, asteartea. Gurea antzokia, 18:00.

-Andoain 1: Maiatzak 19, asteazkena. Bastero Kulturgunea, 17:00.

-Andoain 2: Maiatzak 19, asteartea. Bastero Kulturgunea, 18:00.

-Zizurkil: Maiatzak 20, asteazkena. Atxulondo, 18:00.

-Asteasu: Maiatzak 27, asteazknea. Eskola, 18:00.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!