Eguraldia hainbestean zen Udal ordezkariak udaletxetik ermitarako bidean irten direnean. Zubiaren bestaldean hunkigarria izan da Udal txistulariek eta Udal agintariek Ezpatadantzako kideekin bat egin duten unea. Lehen saioa amaitu eta berehala, euri zaparrada hasi du. Meza Nagusira sartu aurreko azken dantza saioa euripean egin da.