Santa Krutz eguna Azkorten

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko mai. 3a, 10:45

Santa Krutz eguna Urnietako Azkorte ermitaren inguruan ospatuko da gaur.

AUTOBUS ZERBITZUA AZKORTERA: Udalak, goizeko 09:30etatik aurrera Urnietako taxi geltokitik Azkorte ermitara doan autobus zerbitzua jarriko du martxan egun horretarako. Urtero legez, Azkorteko ermitako erromerian barra bat montatuko da Azkorten pintxo, salda eta edariekin.

Maiatzak 3, astelehena. Gaurko egitaraua:


09:30 Autobusa taxi geltokitik abiatuko da Azkorteruntz.
10:30 Zurgai taldearekin haurrentzako herri kirolak.  Trontza, harri altxatzea, ingudea...
11:00 Meza helduentzat.
11:45 Trikitixa: Zabale eta Larrañaga.
12:15 Bertsolariak: Etxeberria–Larrañaga.
12:30 Ugaitz Mugerza eta Kañamares II  aizkolarien saioa.
13:00–13:30  Trikitilarien txanda.
14:30 Bazkari herrikoia Oianumen.
16:30 Bertsolariak eta trikitixa soinuak Oianume jatetxean.

Maiatzak 8, larunbata
09:30– 11:00 probintzi arteko bolo txapelketa, herriko bolatokian Santa Kruz elkarteak antolatuta.


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!