Euripean burutu zen XXXII. Andoaingo Santa Krutz Kross Herrikoia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko mai. 2a, 01:59

Andoaingo XXXII. Santa Krutz Kross Herrikoia eta aldi berean Bixente Huiziren I. Memoriala izan dena atzo goizean egin zen da Andoaingo kaleetan euripean. Emakumeek 6.700 metroko ibilbidea egin zuten eta irabazlea Carmen Perea donostiarra izan zen 0:24:49ko denbora eginda. Bigarren postuan, Ixiar Urdangarin sailkatu zen eta hirugarrenean Rosa Mari Luena Berrioztarra. Guztira 52 emakume iritsi ziren helmugara. Gizonezkoek 10 kilometroko ibilbidea izan zuten eta garailea David Martin Lasartearra izan zen 0:31:28ko denborarekin. Bigarren postuan, Cristobal Galera Iruñarra iritsi zen helmugara eta hirugarren Mikel Rodriguez andoaindarra. 245 izan ziren gizonezkoen kategorian lasterketa bukatzea lortu zutenak. Sailkapen osoa ikusi: www.herrikrossa.com

Argazkiak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!