Ezohiko batzarra, asteazkenean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko api. 30a, 16:06

Maiatzaren 5ean, ezohiko batzarra izango da 20:00etan udaletxean. Besteak beste, Villabonako Zahar etxerako gauzatze proiektua aztertuko da: Egitasmo teknikoa eta baldintza administratibo berezien agiria onartzeko proposamena. Enplegu eta Tokiko Iraunkortasunerako Estatu Fondoa programaren barne dagoen aipatu proiektuari dagozkion obrak presazko prozedura irekiz kontratatzeko biderapena onartzeko, eta espedientearen biderapena eta esleipena Gobernu Batzarrari eskuordetzeko proposamena.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!