Oporretan euskaraz ekimenerako begirale deialdia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010eko apirilaren 30a

Zizurkilgo Udalak deialdia zabaldu du ekainaren 28tik uztailaren 23ra luzatuko den Oporretan euskaraz udaleku irkietarako begiraleak aukeratzeko. Hauexek deialdian parte hartu ahal izateko ezinbesteko baldintzak:

·         Zizurkilen erroldatua egotea.

·         18 urteak beteak izatea edo 2010. urtean betetzea.

·         Euskara ondo menderatzea.

·         Azterketa teoriko-praktikoa egitea.

Horrez gain, baloratuko da:

·         Denbora Libreko begirale eta zuzendari tituloa.

·         Heziketarekin zerikusia duten ikasketa, ikastaro, monografiko,...

·         Esperientzia antzeko lanetan.

·         Langabetu edo ikaslea izatea.

                  Sei begirale kontratatuko dira eta Zizurkilgo "Oporretan Euskaraz"en duten lan esperientziaren arabera hiru taldetan banatuko dira:

·         Zizurkilgo "Oporretan Euskaraz"en lan esperientziarik ez duen begirale BAT kontratatuko da.

·         Zizurkilgo "Oporretan Euskaraz"en 1 edo 2 urteko esperientzia dutenen artean BI begirale kontratatuko dira.

·         Zizurkilgo "Oporretan Euskaraz"en 3 edo urte gehiagoko esperientzia dutenen artean HIRU begirale kontratatuko dira.

Izenak emateko epea maiatzaren 24an bukatuko da.

Azterketa maiatzaren 29an, arratsaldeko 18:30ean, Atxulondo Kultur Etxean izango da.

Informazio gehiagorako eta izena emateko Aurrera Plazako Udal Bulegoetara jo edo 943-692495 telefonora deitu (goizez).

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!