Udan jolasean ekimenerako begirale deialdia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko api. 29a, 19:06

Euskara Zerbitzuak bideratuta, uztailean zehar burutuko den Udan jolasean ekimenerako begiraleak behar dira. Maiatzaren 3tik 21era luzatuko da izena emateko epea Udaleko Euskara Zerbitzuan (943 693 501). Baldintzak: Euskaraz ondo jakitea eta 18 urte beteta edukitzea. Bestalde, curriculuma aurkeztu beharko da, agiriekin eta NANaren fotokopiarekin batera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!