Kultur ekintzak eten egingo dira irailera bitartean Amasa-Villabonan. Uda amaitu arte, beraz, ez da zinemarik izango; ez haurrentzat, ez helduentzat. Hala ere, tarteka hainbat eskaintza izango da, Udalak aurrez jakinaraziko duelarik ekintza horien berri.