Jokin Aperribay Real Sociedad taldeko lehendakaria, Martin Lasarte entrenatzailea eta lehen taldeko hainbat jokalari etortzekoak dira ekitaldi horretara. Udal ordezkariak ere bertan izango dira.
Elastikoa jantzita joateko deialdia
Antolatzaileek herritarrak omenaldi-ekitaldian parte hartzera gonbidatu dituzte. Eta biziki eskertuko lukete Euskaldunako edota Errealeko elastikoa jantzita agertzea.
Omenduek opari bana jasoko dute eta ondoren elkarrekin bakalduko dute Txertota jatetxean.
LEHEN MAILAN ARITUTAKO
JOKALARI GEHIAGO
Euskaldunaren historian, Errealean ez baizik eta beste zenbait talderekin estatu mailako ligan Lehen Mailan jokatutako futbolariak badaude.