Antia literatur lehiaketaren sarituak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko api. 29a, 10:14

Asteazken arratsaldean Lekaioko areto nagusian XVI. On Manuel Antonio Antia Literatur Lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia egin zen. Nagusien mailan, iaz bezala, Irati Goikoetxea beasaindarrak jaso du lehen saria. Sariak banatzeaz gain, iazko edizioko idazlan sarituak biltzen dituen liburuxka aurkeztu zuten. Hauexek aurtengo edizioan saria eskuratu dutenen zerrenda:

Helduen kategoria:
1.Irati Goikoetxea Asurabarrena (Carmen).

Gazteen kategoria:
1.Jon Yurramendi Bengoetxea (Mesede baten ordaina).
2.Adriana Unanue Mañoso (Sinisten zaitut, mattia).
3.Lorea Barkaiztegi Begiristain (Maite zaitut zma).

Haurren kategoria:
1.Maider Dorronsoro Aldaz (Lurrazpiko urnietarrak).
2.Alba Cabrera Jauregi (Beltzarana naiz, eta zer?).
3.Beñat Lizaso García (Aitona egoskorra).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!