EGURALDIA
Euskalmet-en arabera, jaien lehen egunerako “zerua goibel agertuko da eta egunean zehar tarteka zaparradak botako ditu; ekaitzak ere jo dezake punturen batean. Haizeak iparraldetik joko du, berezi arratsaldean. Tenperaturak behera egingo du, bereziki barnealdean”.
KIROLA
Herriartekoa jokoan izango da Arrate pilotalekuan. Andoain taldeak Elgoibar aurkari izango du aurrez aurre. Jaien hasiera izanik, Gazteleku taldeko kideek Andoainen diren pilotazaleei herriko taldeari animoak ematera dei egiten diete. Lehia 20:30tan hasiko da.
Real Sociedad taldearen mendeurrenean, Euskaldunatik Errealera igarotako jokalariek omenaldia jasoko dute Santa Krutz egunean.
MUSIKA
Kantuki, Gozo-gozo (argazkian), edota Ingo al deu? bezalako talde gazteek jaietan giroa alaitzeko aukera izango dute aurten.
KOADRILEN EGUNA
Astearterako dagoeneko bazkarirako 600 txartel saldu zituzten. Giroa, beraz, ziurtatuta izango da. Goizetik kirol eta jolas ugaritan parte hartzeko izango dute, besteak beste, katerik gabeko bizikleten Xelebre karreran, txapel jaurtiketan edota dantza erakustaldian. Bazkalondoren, koadrila bakoitzak bertso bana abestea proposatuko dute antolatzaileek. Karaokea ere bazkalondoan izango da.
TRADIZIOA
Meza, sardin jatea, Ikurriñaren jaitsiera... ohiko ekitaldiak bere horretan burutuko dira.
Egitaraua, argazkiak, bideoak:
www.aiurri.com
+ Twitter, Facebook, Tuenti...