SARRERA
Neurria: zortziko txikia
Doinua: Astoa ikusi nuen
Ikastolako LH 1 eta 2ko haurrek (15 haur):
Pedro Mari Otaño
seme kuttun zera
denok egin dezagun
mende bat atzera
zure herriko ume
guztiak batera
goazen zure bizitza
bertsotan jartzera.
Otañoko 4-5 urteko haurrek (24 haur):
Argentinan ibiliz
urtetan barrena
herriminez josita
zenun barru dena
Pedro Mari Otaño
gizon nabarmena
zure herentzia da
eskolan izena.
San Millaneko 4-5-6-7 urteko haurrek (12 haur):
Onbu bati bertsotan
a ze abentura
haren itzala sartu
zitzaizun barrura
guk zainduko dizugu
ez zaitez ardura
hainbeste maite zendun
intxaurrondo hura.
San Millaneko 4-5-6-7 urteko haurrek (12 haur):
Guk badegu indarra
gure barrenean
bertsoak kantatzeko
modu zuzenean
jar zaitez guri adi
zeru goienean
gutaz hitz egingo da
etorkizunean.
OTAÑOREN BERTSO SORTA BATEKO BERTSO BATZUK
Neurria: hamarreko txikia
Doinua: Bizkaiko aberatsak
Otañoko LH4ko haurrek (13 haur):
Aitona eta illoba
Esaera zarra da
gizona zartzean,
eta bere semeak
guraso jartzean,
gero illobatxoak
bereganatzean,
aiton buruzurien
sallean sartzean,
berriz arkitzen dala
gazteen antzean.
Otañoko LH4ko haurrek (13 haur):
Aitona maitatia
etzegoan lasai,
begiratuaz bere
inguruko gauzai,
eguzkiaren agur
ta azken dizdizai,
eta izar goiztarren
argite eskasai,
eskolara joandako
illoba baten zai.
San Millaneko 8-9 urteko haurrek (15 haur):
Aitonak, egiñ nairik
benazko papera,
esan zion: «Illoba,
etorri al zera?
Eskolara bidaltzen
zaitut ikastera,
ta oraiñ noa zuri
galdetzen astera;
ez dago afaririk
alperra bazera».
San Millaneko 8-9 urteko haurrek (15 haur):
«Buenas tardes, aitona;
Pinto, ago geldi.
Nik berorri maite det,
konsolatu bedi;
no me frunza Vd. el ceño
baldiñ al baledi,
gaur maisuak esan dit
noizbait gizon aundi
ni egiñgo naizela
jaten badet ongi».
Otañoko LH4ko haurrek (13 haur):
«Erakusleak ori
esan dizu beraz?
Gustatu egingo zan
zure izaeraz;
bañan ni arritzen naiz
daukazun izkeraz,
beragatikan emen
jakiñ nai det benaz,
esazu: maisuak bai
al daki euskeraz?».
San Millaneko 8-9 urteko haurrek (15 haur):
Atoz, nere illoba,
goazen afaitera,
zure guraso eta
senide tartera;
aita ta amatxori
noa esatera,
len zabiltzan ortatik
lenbailen atera
ta bidaltzeko beste
eskola batera.
OTAÑORI UMOREZ
Neurria: lauko handia
Doinua: Axuri beltza
Otañoko LH1eko haurrek (20 haur):
Kopla kantuan hasiko gera
orain ekin eta ekin
Otañoi kantatu nahi diogu
umore pixka batekin.
Otañoko LH1eko haurrek (20 haur):
Gu Otañoko ikaslek gera
erabat talde alaia
guk ere pozik egingo gendun
Argentinara bidaia.
Otañoko LH2ko haurrek (16 haur):
Nahiz ta Otaño izan ziteken
pazientzi askon jabea
gobernatzen jakingo al luke
horrelako artaldea?
Otañoko LH2ko haurrek (16 haur):
Limosnatxo bat sorta bikaina
ikasi gendun noizbaiten
guk'e limosna eskatzen degu
baina_ez digute ematen.
Otañoko LH3ko haurrek (10 haur):
Berpiztu zaitez oraintxe bertan
hemen zuzen-zuzenian
guk guregatik eskatzen degu
ez Jainkuan izenian.
Otañoko LH3ko haurrek (10 haur):
Argentinako ta Zizurkilgo
ezagun ta lagunminak
zauden lekuan zaudela ere
gure partez eskuminak.
MUTIL KOXKOR BAT SORTAN OINARRITUTA BERTSO BERRIAK
Neurria: hamarreko handia
Doinua: Mutil koxkor bat (orijinalaren berdina)
San Millaneko 4-5-6-7 urteko haurrek (12 haur):
Mutil koxkor bat maisu aurreko
zuela aldamenian
beti esamin bat jartzen zion
ikasleai mahai gainian
esaminari begira zegon
inora ezin joanian
ezin ulertuz maisuangana
inguratu nintzanian
aprobatu bat eskatu nion
ikasleon izenian.
San Millaneko 4-5-6-7 urteko haurrek (12 haur):
Irriparrezka galdetu nion
ahal zan modu onenian
bost eta erdi jarri zaidazu
nei gaurko esaminian
erantzun zidan "ez semia ez
zuk ikasten dezunian
lasai helduko zera bosteko
ta seikora azkenian"
nik errukia eskatzen diot
ikasleon izenian.
Ikastolako LH 1 eta 2ko haurrek (15 haur):
Eta segitu zuen esanaz
ni ikasle nintzanian
aurrera samar ibiltzen nitzan
beti edo gehienian
nekatu gabe bikaina lortuz
esamin luzienian
ez zan burura asko etortzen
gu hala genbiltzanian
aprobatu bat eskatzia zuk
ikasleon izenian.
UME TXIKIEK KANTATZEKO, DESPEDIDA
Neurria: lauko txikia
Doinua: Ama begira zazu
San Millango 4-5-6-7 urteko haurrek (12 haur):
Orain gure txanda da
ta jarri arreta
txikienak haundinak
izan gaitezke-ta.
Ikastolako 4-5 urteko haurrek (16 haur):
Pedro Mari Otaño
hil zela ehun urte
guk ere horrenbeste
bizi nahi genuke.
Ikastolako 4-5 urteko haurrek (16 haur):
Bera hil zen herria
zenez Rosario
errezatu ditzagun
lau errosario.
Otañoko 4-5 urteko haurrek (24 haur):
Gero egingo degu
aurresku polita
zure irudiaren
aurrean jarrita.
Otañoko 4-5 urteko haurrek (24 haur):
Zure omenez segi
nahi degu kantari
eskerrik asko eta
agur Pedro Mari.
OTAÑOKO 6. MAILAKOAK
ONBUA ETA KARIDADEKO BENTA
1-Maiatzaren hogeia
egun mundiala
ea kantatzen degun
Otañok bezala.
2-Beti egiten dunez
itzalak mesede
Onbu bat jarrito da
Gure eskolan ere.
3-Onbu arbola degu
sendo ta gogorra
baina ez du izango
guk degun enborra.
4-Ja ja a ze txistea
isildu zaitezte
beti adarretatik
joaten zarete.
5-Doinu berriak nahiz ta
Baduen distira
Parrezka ariko da
Zerutik begira.
6-Karidadeko bentan
elkartzen ziren lehen
guk ere ardo pixkat
behar degu hemen.
7-Guk ez ditugu behar
ardo ta pattarra
mingainetik joaten
zaizue indarra.
8-Eskuak hutsik baina
alegre hala're
topa egin dezagun
Otañoren alde.
OTAÑOKO 6. MAILAKOAK
AGURRA (dantzatuta)
Otaño
Zure omenez gatoz gaur kantura
Intxaur frontoia zure bertso kabi bihurtu da
Bertsoen bidez
Kantuz irriparrez
Hiru eskola batu gara txorrotxiorik finenez
Errekaldeko txori bikaina
Bertsolari ona zinen alajaina
Errekaldeko txori bikaina
Bertsolari ona zinen alajaina
Doinu
Errima ta neurri
Ezberdinez
Dantza bidez, atseginez,
Mila esker, denon partez.