Eskerrak ere luzatu dituzte, "eskerrak, goiz goizetik, lanean jardun zuten gure kide guztiei, militantziaren balorerik onenak elkartasunaren mesedetan jartzeagatik, ekitaldi guztiak posible egin zituzten guztiei, bazkaltzen bildu ziren 200 lagunei, preso zein iheslarien senideei omenaldi beroa eta hunkigarria egitea posible egin zuten guztiei, Villabonako kaleak beste behin elkartasunez bete zituzten diana, herri kirol, kantu jiran parte hartu zuten guztiei. Den-denei lerro hauen bitartez gure eskerrona adierazi beharrean aurkitzen gara.
Aiztondora egunak indartu gaitu, euskal preso zein iheslari politikoen eskubideen aldeko borrokan, Herri honen eskubideen aldeko borrokan jarduteko. Oztopo eta eraso guztien aurrean, gure senide eta lagunei, babesa eta maitasuna adierazten jarraituko dugu".