Eva Esnaola urnietarra bosgarren Espainiako Maratoi Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko api. 27a, 01:11

Atzo igandean Madrilen egin zen XXXIII. maratoia aldi berean Espainiako txapelketa ere izan zen. Bertan parte hartu zuten Eva eta Idoia Esnaola Agesta ahizpa urnietarrak. Eva Esnaolak bosgarren pos­­tu bikaina lor­tu zuen 3 ordu 20 minutu eta 27 segundoko denbora eginda. Idoia, ahizpak lau ordu pasatxoko denbora behar izan zuen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!