Loatzoko XVIII. igoera-jaitsiera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko api. 26a, 13:05

Atzo izan zen Uxo Toki elkarteak eta Amasako gazteek antolatzen duten Loatzoko lasterketaren XVIII. edizioa. Goizeko 10:30etan abiatu ziren korrikalariak Uxo Toki elkartearen aurretik. Guztira 50 lasterkarik eman zuen izena: 46 mutilek eta 4 emakumek. Hassan Ait Chaou villabonatarra izan zen garaile (43'29''), urte askoan lehen postua eskuratutako Juan Mari Garin alegiarra bigarren ailegatu zen (45'08''), Luis Lasa ibartarrak hirugarren postua eskuratu zuen (45'45'') eta Jon Iturralde andoaindarra izan zen laugarren (45'51''). Nesken artean, Aitziber Ibarbia zizurkildarrak jantzi zuen txapela (54'14''), Idoia Ezeiza helmugaratu zen bigarren postuan (57'34'') eta Uxune Tena andoaindarra hirugarrena izan zen (1 03'50'').

Argazkiak: Pello Aranburu

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!