Goizean halamoduzko eguraldiarekin udaletxeko arkupetan izan ondoren, arratsaldeko 16:30etik 19:30ra Urnietako aurtengo liburu azoka Etxeberri plazan izango da. Bertan izango dira Eder liburu-denda eta Iñistorra Euskaltzaleen Biltzarreko postuak. Iñistorraren postuan euskarazko hainbat liburu izango da salgai. Irakurri, Gozatu, Oparitu kanpainari buruzko berri emango da eta maiatzean Urnietan izango diren Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen emanaldirako sarrerak salduko dira 6 eurotan; goizean asko saldu dira, eta azken ordurako ez uztea gomendatzen da. Eguna borobiltzeko gaueko 22:00etan Saroben Bide Ertzean Trio-ren kontzertua izango da. Kontzertu honetarako sarrerak ere azokan izango dira salgai eta 21:30tik aurrera Saroben bertan 5 eurotan.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!