Herriarteko Pilota Txapelketa: ostiralean Eskoriatza-Andoain

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko api. 22a, 14:43

Urrats sendoa eman zuen aurreko ostiralean Andoaingo taldeak. Eskoriatza aurkaria 3-0 emaitzarekin garaitu zuen, tanteoan ere abantaila handia lortuz. Okerrik ez bada, Andoain Herriartekoaren bigarren buruz burukorako sailkatuko da. Hori horrela izanik, Elgoibar taldea zain izango du.

Arrate pilotalekutik irtetean taldeko arduradunek behintzat bi ondorio garbi atera zituzten: Lehena, ostiral honetan jokatuko den itzuliko partidan ordezko jokalariek txapelketan parte hartzeko aukera izan dezaketela.
Eta bigarrena, eta zaletuentzat bereziki interesgarria, Santa Krutz jaietan Arrate pilotalekuan Elgoibar herriaren aurka partida jokatuko dela. Frontoiko zaletuen babesarekin, indartsu ekin diezaiekete bigarren buruz burukoari.

Apirilak 30, ostirala. 20:30
ANDOAIN–ELGOIBAR

Horixe litzateke Andoaingo pilotazaleek desio duten partida, noiz eta Santa Krutz jaietan! Horretarako, bada, ondo hasitakoa behar bezala amaitu behar da.
Ostiral honetan, 19:00ean hasita, Andoaingo taldeak Eskoriatzako frontoian jokatu behar du. Partida bat irabaztearekin nahiko da. Zorte on, mutilak!

HERRIARTEKOA, ESKUA
ANDOAIN 3–0 ESKORIATZA

Apirilak 16-ostirala, 20:30, Andoain
Andoain 22–0 Eskoriatza
Kadeteak. Andoain: Imanol Maiza eta Jon Jauregi.
Eskoriatza: Gorka Urrutia eta Josu Urzelai.
Andoain 22–6 Eskoriatza
Jubenilak. Andoain: Asier Irastorza eta Julen Ulanga.
Eskoriatza: Oier Urrutia eta Joseba Zubizarreta.
Andoain 22–12 Eskoriatza
Nagusiak. Andoain: Jon Eskudero eta Jose Mari Sagaseta.
Eskoriatza: Alex Oiartzabal eta Eneko Zubizarreta.
 
ESKORIATZA–ANDOAIN
Itzulikoa. Apirilak 23, ostirala. 19:00. *Irabazleak Elgoibar zain izango du.

GAINERAKO EMAITZAK:
Andoaingo koadroari begira:
ZESTOA  0–3 AMEZKETA*Irabazleak Hernani zain izango du.
OIARTZUN  2–1 BIDEGOIAN*Irabazleak Ataun zain izango du.
ALEGIA  1–2 USURBIL*Irabazleak Azkoitia zain izango du.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!