II. Senidetze eguna

El Salvadorreko Segundo Montes komunitatearekin senidetuta dauden Aiztondo bailarako herriak (Zizurkil, Aduna, Asteasu eta Amasa-Villabona) II. Senidetze eguna antolatzen ari dira maiatzaren amaierarako. Iaz Zizurkilen jarri zen abian elkartasuna erakusteko lehen jaialdia eta urtez urte, senidetutako herrietan txandaka jaia burutzea da asmoa. Aurten, Adunan egokituko da bigarren Senidetze eguna, maiatzaren 29an. Besteak beste, bertan izango dira El Salvadorretik etorritako hainbat ordezkari.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!