Haur eta gaztetxoei zuzenduta, ekainaren 28tik uztailaren 23ra bitartean luzatuko den Oporretan euskaraz ekimenerako begiraleen zerrenda osatuko du Udalak. Deialdian parte hartu ahal izateko baldintzak: Zizurkilen erroldatuta egotea, 18 urte beteta izatea edo 2010 urtean betetzea, euskara ondo menperatzea eta azterketa teoriko-praktikoa egitea.
Izena emateko epea maiatzaren 24an amaituko da Udal bulegoetan.