Bihar larunbata, apirilaren 24an, Villabonako Aurresku eta Soinu Zahar txapelketako kanporaketak izango dira Gurea antzokian arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatzen duen txapelketan 42 dantzari ari da parte hartzen, horietako 14 Oinkari dantza taldekoak direlarik.
Oinkari dantza taldeko kideek finalaren aurreko azken kanporaketa dela jakinarazi dute. Ez da emozio faltarik izango, beraz. Herritar oro dago gonbidatuta, sarrera doakoa izango da.
*Argazkietan, Hodei Arrastoa Oinkariko dantzaria Aurresku txapelketan eta iazko Soinu Zahar finalean Oinkariko Lierni Kamio irabazlea eta Ane Urruzola.