Joan zen igandean Iparraldeko mendietan ibilaldia egin zuten Aizkardiko kideek eta besteak beste, Lindus eta Adartza mendiak zeharkatu zituzten. Giro ederra lagun, Aldude eta Baigorriko ikuspegi ederrez gozatzeko aukera izan zuten. Maiatzeko irteera asteburu osokoa izango da. 8an Lescundik atera eta Hiru Erregeen Mahaia igoko dute. 9an, berriz, Petretxema. Ibilaldi horretan parte hartu nahi duenak ostegun iluntzetan eman dezake izena Aizkardiko egoitzan.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!