Urte batzuk badira Asteasun Kantujira irekia antolatzen dela eta bertakoez gain, inguruko herrietatik ere jende asko biltzen da; hala nola Zizurkil, Larraul, Alkiza, Aduna, Amasa-Villabona, Donostia….
Aukera ezinhobea da euskal kantua maite dituenak, doinu ezagunak beste hainbat zaleturekin batera abestu eta egun ederra pasatzeko.
Beraz, euskal kantua maite duen guztia gonbidatura dago Asteasuko Kantujirara.