Beterriko Liburua Literatur Aipamena, Amasan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko api. 20a, 11:10

Maiatzaren 6an, ostegunarekin, Beterriko Liburua Literatur Aipamenaren hamalaugarren edizioa izango da. Lekuari dagokionez berrikuntzarekin etorriko da aurtengoa: Amasako Kultur Etxean burutuko baita lehenengo aldiz, 19:30etatik aurrera.

Ohi denez, urtebeteko literatur uztan euskaraz kaleratutako libururik gogokoena sarituko da, irakurleek hala erabakita. Oraingoan, beraz, 2009 urteko liburuen artean irakurlea gehien asebete duenari emango zaio saria. 111 Akademiako kideek dagoeneko egin dute euren aukera. Hiru bozketa txandaren ondoren, Irati Jimenezen Nora ez dakizun hori  eta Aingeru Epaltzaren Izan bainintzen Nafarroako errege liburuek eskuratu dituzte boto gehien. Bi idazle horietakoren bat Amasan izango da eta ekitaldiaren amaieran, hizketaldia eskainiko du. Urtero legez, hitza eta musika uztartuko dira aurten ere. Esan beharrik ez, etorri nahi duzuen guztiontzat ateak zabalik egongo direla.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!