Mendeurrenari lotutako egitaraua:
-Maiatzak 6, osteguna: Pello Mari Otañoren arnasa liburuaren aurkezpena.
-Maiatzak 7, ostirala: Mendeurrenaren egunean Udal batzar berezia, Pello Mari Otaño Herriko Seme Kuttun izendatuz. Segidan, Otañoren omenezko ekitaldia. Ondoren, herri afaria Intxaur frontoian. Eñaut Agirre, Jexus Mari Irazu eta Sebastian Lizasok Pello Mari Otañoren bizitzaren irudikapena egin eta bere bertsoak kantatuko dituzte.
-Maiatzak 9, larunbata: Pello Mari Otañorekin lotutako ibilbidea, iturri nagusi izan diren Teodoro Mujika eta Joxe Iztuetak lagundua.
-Maiatzak 12, asteazkena: Pello Mari Otañoren bertsogintza eta lan literarioari buruzko mahai-ingurua, herritarrei zuzendua.
-Maiatzak 15, larunbata: Bertso jaialdia Intxaur pilotalekuan. Xabier Amuriza, Anjel Mari Peñagarikano, Amaia Agirre, Uxue Alberdi, Unai Iturriaga, Amets Arzallus, Aitor Mendiluze eta Jexux Mari Irazu.
-Maiatzak 20, osteguna: Herriko hiru ikastetxeetako ikasleek Otañoren bizitza eta bertsoen emanaldia Intxaur pilotalekuan.
-Ekainean zehar Argentinako La Platako unibertsitatean hitzaldia eta hilobian omenaldia.