Aiztondo bailarako presoak herriratzeko eskatuz, bihar, apirilaren 24an presoekiko elkartasun eguna antolatu dute Aiztondoko presoen senide eta lagunek. Goizean hasita, hainbat ekintza izango da: Besteak beste, diana, Burdinen arteko herria liburuaren aurkezpena, herri kirolak, herri bazkaria, haurrentzako jolasak edota Kantujira taldearen emanaldiak osatuko dute egitaraua.