Pasa zen larunbatean Donostiako Egia Auzoan ospatu zen Sudur Krossaren I. edizioa. Irabazlea, Mikel Albeniz donostiarra izan zen, 20:22ko denbora eginda. Bi urnietar ere izan ziren partehartzaileen artean, 35. postuan sailkatu zen Iban Estebez, 25:39 denborarekin, eta 60. postuan amaitu zuen Idoia Esnaola, 28:39 denbora eginda. 117 atleta izan ziren lasterketa bukatzea lortu zutenak.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!