2010-IV.17. Ikusmin handia sortu du Andoaingo futbol zelaiaren eta atletismo gunearen ondoan eraiki berri diren instalakuntzen inaugurazio ekitaldiak. Jende asko hurbildu da ekitaldira. Bertan, Fernando Narciso Kirol Patronatuko lehendakariak eta Estanis Amutxastegi alkateak hitz egin dute. Baita Euskaldunako lehendakari Joxean Huitzik ere. Denek instalakuntzen kalitatea gorestu dute. Zinta moztea, agurra eta adierazpen instituzionalak amaituta Anjel de la Hoz arkitektoak gidatuta bisita egin da eraikinak dituen bi solairuetan barrena.