Istiluak Petrikorenaren ongietorri ekitaldian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko api. 16a, 23:02

Juan Joxe Petrikorenaren ongietorri ekitaldia istiluen artean amaitu da. Ertzaintzak hasieratik ekitaldia galeraztera jo du, ekitaldia legaltasunik gabekoa zela argudiatuz. Tentsio uneak sortu dira orduan, Ertzaintzak identifikazioak egin ditu eta baita hainbat kolpe eragin ere bai. Giro horretan, Juan Joxe Petrikorenak herrikideen eta adiskideen ongietorria nola edo hala jaso du. Lore sorta eta opariak jaso ondoren, Irunberri elkartetik bere argazkia kendu du. Hau guztia oso denbora tarte txikian gertatu da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!