Pello Mari Otañoren mendeurreneko lehen ekitaldia gaur iluntzean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko api. 16a, 18:56

Gaur iluntzeko 20:00etan, Anjel Mari Peñagarikanok eta Xabier Amurizak 'Pello Mari Otaño, atzerriko oroimina' emanaldia aurkeztuko dute Atxulondo Kultur Etxean. Modu horretan,  hasiera emango zaio Otañoren heriotzaren mendeurreneko harira antolatutako ekitaldi sortari. Maiatzean zehar luzatuko dira gainerako ospakizunak:

Mendeurrenari lotutako egitaraua:

-Maiatzak 6, osteguna: Pello Mari Otañoren arnasa liburuaren aurkezpena.

-Maiatzak 7, ostirala: Mendeurrenaren egunean Udal batzar berezia, Pello Mari Otaño Herriko Seme Kuttun izendatuz. Segidan, Otañoren omenezko ekitaldia. Ondoren, herri afaria Intxaur frontoian. Eñaut Agirre, Jexus Mari Irazu eta Sebastian Lizasok  Pello Mari Otañoren bizitzaren irudikapena egin eta bere bertsoak kantatuko dituzte.

-Maiatzak 9, larunbata: Pello Mari Otañorekin lotutako ibilbidea, iturri nagusi izan diren Teodoro Mujika eta Joxe Iztuetak lagundua.

-Maiatzak 12, asteazkena: Pello Mari Otañoren bertsogintza eta lan literarioari buruzko mahai-ingurua, herritarrei zuzendua.

-Maiatzak 15, larunbata: Bertso jaialdia Intxaur pilotalekuan. Xabier Amuriza, Anjel Mari Peñagarikano, Amaia Agirre, Uxue Alberdi, Unai Iturriaga, Amets Arzallus, Aitor Mendiluze eta Jexux Mari Irazu.

-Maiatzak 20, osteguna: Herriko hiru ikastetxeetako ikasleek Otañoren bizitza eta bertsoen emanaldia Intxaur pilotalekuan.

-Ekainean zehar Argentinako La Platako unibertsitatean hitzaldia eta hilobian omenaldia.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!