Izokin gazteak harrapatzeko gune batek beherako migrazioa kontrolatuko du Urumean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko api. 16a, 16:26

Gipuzkoako Foru Aldundiko eta IKTko hainbat teknikarik Zikuñaga paper-fabrikako presa txikian, Hernaniko udalerrian, izokin gazteak harrapatzeko gune bat ezarri dute. Horrela, espezie honek Urumea ibaian zehar burutzen dituen migrazio-mugimenduen inguruko informazioa hobetuko da. Euskadin aitzindaria den ekimen honi esker, urte baten buruan, heldutasun maila lortzeko arrotik itsasora ihes egiten duten aleen kopurua jakingo da.

Izokin atlantiarra euskal ibaietan birsartzeko planak urrats berri bat eman du gaur: Izokin gazteak itsasora heltzeko erabiltzen duten Urumearen azken oztopoan. Zikuñagako presa txikian, tranpa mugikor bat jarri da. Paper-fabrikak lagundu egin du eta ikerketarako bere instalazioak utzi ditu. Horrela, orri honetan dauden izokinen populazioaren inguruko informazio-parametroa oso zabala izango da. Orain arte, ale gazteen inbentarioa eta ibaian gora egiten duten ale ugaltzaileen kopuruari jarraipen bat egin egon ohi da.

Parametro berri honen kuantifikazioari esker, orrian martxan dauden birpopulaziorako neurrien eraginkortasuna jakingo da. Gipuzkoako Foru Aldundiak, 1993 urteaz geroztik, 20.000 izokin gazte askatzen ditu urtero populazio naturala indartzeko eta susperraldian laguntzeko. Eta orain, izokin gazteak harrapatzeko guneari esker, ale hauetako zenbatek bizirautea eta itsasora ateratzea lortzen duten ezagutuko da.

Izokin gazteen ikerketaren jarraipena 2011ko ekainean bukatuko da eta kontaketaren maiztasuna, astean behinekoa izango da, gutxienez; ale asko jaisten diren epe altuetan maiztasuna bikoiztu egingo da. Izokin gazteak jarraipena egiteko markatuak izango dira, eta uraren goi-ibarretan askatuak izango dira, Lastaolako presa txikiaren aurretik, ibaiak duen aurreko oztopoa.

Urumearen kudeaketa integralaren testuinguruan egindako ekintza
Izokin gazteak harrapatzeko gunea jartzea BIDUR egitasmoaren testuinguruan kokatzen diren ekintzetako bat da. Egitasmo hau mugaz gaindiko egitasmoa da, Bidasoa eta Urumea ibaien uren kudeaketarako. Egitasmo hau garatzeko berdinen artekoelkarlanerako gune bat sortu dute. Ondorengo eragileek osatzen dute: Gipuzkoako Foru Aldundia, IKT Nekazal Teknologiaren bidez; Nafarroako Gobernua, Gestion Ambiental, Viveros y Repoblaciones de Navarra SA (GAVRN)ren bidez; eta Pirinio Atlantikoen Kontseilu Orokorra.
 
BIDURren bidez, uraren eta emarien neurrien kudeaketa jasangarri bat lortu nahi da, beti ere ibaien ekosistemaren egoera onargarria ziurtatzeko. Zentzu honetan, izokin batek bere bizitza ziklo osoa arrakastaz egin ahal izatea, uren eta ur-bazterren kalitatearen adierazle nagusienetakoa da.
 
Arrain-hazkuntzaren kudeaketa hobetzeko, egitasmoan, oztopoen inbentario bat egitea aurreikusten da eta oztopoetan jarri diren arrainetarako eskalen edo urratsen eraginkortasunaren inguruko ikerketa.  Ibaien presa txikiak bota ondoren, iktiofaunak duen habitataren kalitatearen eboluzioa ere egiaztatuko da.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!