Juan Joxe Petrikorena aske geratu da, gaur iluntzean ongietorria

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko api. 16a, 01:25

Kalean dira jada Juan Joxe Petrikorena, Arantza Santesteban, Jon Garai, Mikel Zubimendi, Aner Petralanda, Ibon Arbulu, Anjel Mari Elkano eta Marisa Alejandro. Baldintzapean utzi dituzte libre gaur arratsaldean, bakoitzak 50.000 euroko bermea ordainduta.

Gaur ongietorria Juan Joxe Petrikorenari iluntzeko 19:30etan, Guipuzcoano parean.

Espainiako Auzitegi Nazionalak debeku batzuk ere jarri dizkie, 50.000 euroko bermea jartzeaz gain, Espainiako Estatuko mugak igarotzeko debekua ezarri diete, pasaporteak kendu dizkiete, astero epaitegian sinatzeko baldintza jarri diete, auzitegiek hala eskatutakoan aurkeztekoa, etxebizitzaz ez aldatzekoa eta politikan ez aritzekoa.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!