Udalak aspaldiko erabakiari men egin eta apirilaren 17tik aurrera Andoaingo futbol eta atletismo guneak Ubitarte izena hartuko du. Kiroldegira mugatuko da Allurralde, eta futbol zelaia Ubitarte izenarekin adieraziko da aurrerantzean.
Estatuko udal fondoekin Andoaingo futbol zelaian instalakuntza berriak eraiki dira. Larunbat eguerdian izango da inaugurazio-ekitaldia.