Istripu ikusgarria

Atzo arratsaldean istripu ikusgarria gertatu zen Aduna eta Amasa-Villabona lotzen dituen zubiaren bihurgunean. Opel Vectra makako auto batek zubiko barandaren kontra talka egin zuen eta baranda zati handia eta autoa, biak zubitik behera, Oria ibaira erori ziren. Dirudienez, auto gidaria bere kabuz atera zen autotik. Suhiltzaileen laguntzaz lortu zuen ibaitik ateratzea eta Donostia Hospitalera eraman zuten larritasunik gabeko zauriak sendatzera.

Kalitate eskaseko argazkian, iluntzeko 21:30ak aldera, autoa oraindik ibaian buruz behera nola zegoen ikus daiteke.

Ikusi goizean ateratako argazkiak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!