Andoain Dantzan 2010

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko api. 15a, 10:49

Apirilaren 16tik 29ra:

Urki dantza taldeak Euskal Herriko folklore tradizioan oinarritutako dantza eta musika erakustaldia eskainiko du Santa Krutz jaien aurreko igandean. Adin guztietako partaideak taularatuko dira eta aurreko urteetan gertatu bezala, ikusmina handia izango da.
Etxekoak ere protagonista izango dira apirilaren 29an, dantzaren nazioarteko egunean bertan. Andoaingo Udal musika eskolako Txiki Bandeko kideak Blues Brothers, J. Strauss, A. Vivaldi edo P. Tchaikovskyren bertsioak jotzen izango diren bitartean, Azelainekoak dantzan arituko dira. Ikuskizunaren bigarren zatian Azelain ballet taldeko dantzariek erakustaldia eskainiko dute.
Tokikoak beraz garrantzia berezia izango du Andoain Dantzan ikuskizunean. Udalak zikloa osatzeko bi konpainiaren obrak bertaratu ditu, biak ala biak interes handikoak.
Yllana eta Adelante konpainiek musika, erritmo eta dantza ezberdinak uztartzen dituen ikuskizuna taularatuko dute. “1.01” ikuskizuna, aldiz, dantza garaikidean oinarrituta dago.

Egitaraua, Agenda atalean

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!