Denda Berri elkartearekin egun pasa Elizondora

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko api. 15a, 10:37

Igande honetan, apirilak 18, goizeko 08:30ean abiatuta egun pasa irtengo dira Denda Berriko bazkideak. Goizean goiz abiatu eta Elizondora iristean, hamaiketakoa zain izango dute bisitariek. Jarraian, Zugarramurdiko kobak eta Sorginen museoa bisitatuko dituzte, eguerdirako Elizondora bueltatuko direlarik. Bertan bazkari ederra egiteko aukera izango da.  Nafarroako eta Iparraldeko lurretara egun pasa joan nahi duenak, aldez aurretik txartela erosi beharko du, 30 euroren trukean.

Astelehen, asteazken eta ostiraletan, Denda Berriko egoitzan izango dute erosketarako aukera.

BAZKIDE KUOTA
Irteerara joan nahi duten bazkideek kuoten ordainketa egunean izan beharko dute, hilabete honen 30era arte luzatuko delarik eguneratzeko epea.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!