Gipuzkoako Foru Aldundiak 1,1 milioi euroko inbertsioa egingo du N-I errepideko bidezorua 5 kilometrotan berritzeko Iruran, Villabonan Eta Andoainen (Irungo noranzkoan).
Errepidea: N-I (Irungo noranzkoan)
Zatiak: 438,610 - 442,300 K.P. eta 444,020 – 445,340 K.P.
Udalerriak: Irura, Villabona, Andoain
Proiektua: N-I errepideko zoruaren egitura birgaitzea
Birgaitu beharreko bidezatiaren luzera: 5 kilometro
Aurrekontua: 1,1 milioi euro
Burutzeko epea: 2 hilabete
Egoera: Enkantera aterata
Adierazitako bidezati horietan zorua birgaitzen hasi aurretik, eskuineko lerro osoan oraingo zoladura konponduko da. Horretarako, fresaketa sakona egingo da (gaineko 8-10 cm), eta ondoren beroan egindako betun nahasketako geruza zabalduko da. Ezkerreko lerroan ere egingo dira lan horiek, behar den zatietan.
Bestalde, 441,715 k.p.an dagoen egitura konpontzeko, hango dilatazio juntura kendu behar da, eta, junturak zigilatzeko, poliesterrezko erretxinarekin egindako morteroarekin berregin behar da juntura hori, eta baita 439,350 eta 444,960 k.p.etan dauden egituretakoak ere.