Salesiar Ikastetxeko Grafikagintzako ikasleek egindako lanak ikusgai jarri dituzte gaur. Mota eta estilo guztietako lanak topa daitezke Lekaio Kultur etxean, gaurtik hasi eta apirilaren 23ra bitarte. Salesiar Ikastetxeko ordezkariaren arabera, “erakusketa hau antolatzen den 3.urtea da aurtengoa eta urteroko helburua berbera izaten da, urtean zehar ikasleek egindako lanen erakusleiho hau zabaltzea, gainontzeko herritarrek egiten dutenaren berri izan dezaten”. Udalari eta Kultur Batzordeari eskerrak eman, eta ikasleei zorionak” eman beharrean direla adierazi zuen.