"Gipuzkoako Itxaropen Telefonoak, Gipuzkoan gizarteratzeko duen interesagatik, hitzaldi-solasaldiak antolatu ditu arazo sozialen inguruan hausnarketa egiteko asmoarekin. Oraingo honetan, bakardadeaz hitz egingo dugu, geure zerbitzuan dugun gairik entzunenetakoa izateagatik.
Bakardade egoeran egotearen zergatiak aztertuko dira eta horri aurre egiteko, irtenbideak proposatuko dira. Itxaropen Telefonoaren fntzionamenduaren inguruko azalpenarekin amaituko da saioa.
Hitzaldia, Lorena Pidal Roak emango du, Gipuzkoako Itxaropen Telefonoko psikologoak.
Gipuzkoako Itxaropen Telefonoa, gizarteari zuzenduriko baliabide soziala da eta lema argi bat du: telefono bidezko topaketa eskaintzea, erabilerraza eta berehalakoa, laguntza eskatzen duen edonori entzuteko eta laguntzeko beti prest dagoena. Eskaintzen dugun laguntza, aukera hauen bidez ematen dugu: Doako Telefonoa (900 840 845), elkarrizketa pertsonala, terapia psikologiko laburra eta posta elektroniko bidezko arreta".